Bi urtean behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa 2021ean izango da. Aurkezpena urtarrilean egingo da eta txapelketa martxoaren 13ra arte luzatuko da. Aurretik, 2020ko udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak burutuko dira.
2019ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek kanporaketetan kantatu beharko dute urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan. Izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak.
Beraz, 2019ko sei finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2021eko txapelketan, baldin eta izena ematen badute.
2021an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago uztailaren 3ra arte. Izena eman nahi dutenek araba.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora edota 675 707 971 telefonora mezu bat bidali beharko dute interesa adieraziz.
Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.