Erabakita geratu dira aurtengo Arabako Bertso Eskolarteko finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko ekainaren 8a

Larunbatean, festa, mozorro eta jai giroan eman zaio amaiera 14 urtetik beherakoen XXV. Arabako Bertso Eskolarteko online bereziari, nola bestela.

2020ko udaberrian Arabako haur zein gaztetxoenek, etxetik, kobazuloaren barren barrenetik ateratakoak izan dira egindako bertso lanak. Saguzarren erara oinak buruan jarrita! 

Zein animalia bihurtuko liratekeen, ikusezin balira zer egingo luketen edota mundua nola ikusten duten erakutsi dute errimak josiz, koplak osatuz. 

Egoerak egoera, aurtengoa ere polita izan da, eskerrik asko Araba mailan parte hartu duzuen 700 Aiaraldeko, Arabako Errioxako, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko bertsolari txikiei. Hurrengo urtean gehiago!

Zahar zein gazte, sorgin eta saguzar, mutil zein neska, pirata edo yogalari, denak ere ameslari. Goiko bideoan ikus daitezke irailaren 13an goiz pasa Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi duten lanen sortzaileak.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago