Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko martxoaren 5a

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan jokatuko da. Larunbat honetan, 19:30ean hasita, Aramaioko Izenbakuek taldea eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldea arituko dira kantuan.

Izenbakuek (Aramaio) eta Lautadako ahuntzak (Zalduondo) taldeak izango dira aurrez aurre larunbatean, Aramaioko Sastiñan. Mokadutxoa eskainiko da 19:00etan eta saioa 19:30ean hasiko da. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, martxoaren 28an izango den bigarren taldea zein izango den.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago