Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa

'Sumendiola Bete Poto' eta 'Kakiturriko Gladioloreak' taldeak 1. finalaurrekoan

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da larunbatean, Aguraingo Zabalarten, 19:30ean hasita. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, martxoaren 28an, izango den lehen talde sailkatua.

Sumendiola Bete Poto (Gasteiz) eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) taldeak izango dira aurrez aurre larunbatean, Aguraingo Zabalarten. Mokadutxo bat eskainiko da 19:00etan, eta saioa 19:30ean hasiko da. 

Sumendiola Bete Poto taldeko kideak Maddi Juaristi, Gerezti Unanue, Oier Lakuntza, Julen Martiartu eta Beñat Garaio dira. Kakiturriko Gladioloreoak taldekoak, berriz, Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico eta Ander Aranburu.

Gai jartzaile lanetan Marta Ugarte ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Manex Garaio (Sumendiola Bete Poto), Karmele Madinabeitia (Kakiturriko Gladioloreak) eta Fernando Sopelana, Arabako Bertsozale Elkartearen izenean.

Urtarrilaren 24an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta lau astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurrekoetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatuko da; bigarrena datorren larunbatean Aramaioko Sastiñan;  eta azkena martxoaren 14an Amurrioko Kultur Etxean.

Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Murgiako Palatu kirol eremuan, martxoaren 18an, abestuko dutenak.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide