2020ko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko otsailaren 25a

2019ko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren finala. / Arabako Bertsozale Elkartea

Gazteen euskarazko sormena bultzatzea helburu duen Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago. Finala maiatzaren 23an izango da, Legution.

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak Bertsoa Bizi Gazte bideo klip eta zuzeneko lehiaketa aurkeztu dute. Lehiaketaren oinarriak, sariak eta maiatzaren 23an Legution izango den festa handiaren berri eman dute.

14-18 urte bitarteko gazteentzako proposamena da. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta 2-3 minutuko bideoklipa bidali beharko dute maiatzaren 15a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera.

Gazteen euskarazko sormena lantzeko, aurretik 1.500 ikaslerekin lanketa egin dute DBHko 18 ikastetxetan.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago