Arabako Bertsozale Elkarteak Koordinatzailea behar du

 

Interesdunek azaroaren 20a baino lehen bidali beharko dituzte Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.

Eragile orokor edo koordinatzaile lanpostua betetzeko pertsona bat behar du Arabako Bertsozale Elkarteak. Elkartearen koordinazio orokorra gauzatuko du: aurrekontu eta baliabideen kudeaketaz (fakturazioa, dirulaguntzen kudeaketa…) zein lantaldearen koordinazio eta kudeaketaz arduratuko da. Gainera, elkarteari lotutako egitura ezberdinen koordinazioa eta jarraipena ere bere esku egongo da. Beharrezkoa da gidabaimena eta autoa izatea.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide