Zalduondon emango zaio hasiera 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketari.
10:45ean komunikabideen aurrean emango dute txapelketaren berri, informazioa ondorengo zalduondarrek emango dute:
-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Oier Suarez elkarteko sustapen arduraduna.
-2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun den Oihane Perea.
-Bernardo Atxaga idazlea.
Txapelketako parte-hartzaile guztiak ere bertan izango dira.
Txapelketa otsailaren 9an hasiko da eta martxoaren 30ean bukatuko da.