4 bertso saio antolatzeko diru-laguntza emango du Arabako Bertsozale Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2018ko ekainaren 15a

Gasteizen, 2018ko abendura bitartean 4 bertso-saio antolatzeko diru-laguntza emango du Bertsozale Elkarteak.

Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizen, 4 bertso-saio diruz lagunduak antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Gasteizko elkarte eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...) zuzendua dago.

Bertsogintza sustatzea, dagoen mugimendua indartu, motibatu eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea helburua du besteak beste GASTEIZ BERTSOZALE egitasmoak.

Eskaerak uztailaren 2a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2018ko abendura bitartean antolatu behar dute.

Informazio gehiago hemen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago