'Bertsoa Bizi Gazte' bideoklip lehiaketa abian da

Lehiaketak gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu. 

Bertsoa Bizi Gazte (BBG) lehiaketa aurkeztu zuten atzo Arabako Bertsozale elkarteak eta Aldundiak. Egitasmo honek gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu. Hezkuntza arautuan murgiltze saioak burutzeaz gain, aisialdian bideoklip lehiaketaren bidez, gazteak euskarazko sorkuntzan sakondu eta batez ere ondo pasatzera gonbidatzen ditu.

Honetarako, 14-18 urte arteko arabar gazteak elkartu (hiru lagun gutxienez eta zortzi gehienez) eta bideoklip bat osatu beharko dute. Gehienez bi minutuko iraupenekoa, beti ere, bertsoak musikatu, abestiei letrak aldatu edo rap bat osatuz. Maiatzaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira bideoklipak. 

Informazio gehiago: Arabako Bertsozale elkartea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago