Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa larunbatean jokatu zen Amurrioko kultura etxean. Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak taldea eta Gasteizko Bapateroak lehiatu ziren bertan. Saio umoretsua izan eta epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.
Lehenengo finalaurrekoan bezala, giro bikaina izan zen Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan. Amurrioko gaztetxean iragarrita bazegoen ere Kultura Etxean jokatu zen. Pikoteo txiki baten ostean Aiaraldeko Alfreedon taldeak prestatutako bertso sortarekin hasi zen saioa, Alfreedo eta Julen gaitzat hartuta.
Hurrengo larunbatean, martxoak 3, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Aramaion. Finala 3 taldeen artean jokatuko da.
Finala eguna, martxoaren 17an, egun osoko festa izango da Gasteizko alde zaharrean.
Izan zaitez ALEAkide!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.