Ibabeko Bertaren bilobak eta Bapateroak taldeak izango dira aurrez aurre larunbatean, Amurrioko kultura etxean. Pikoteo bat eskainiko da 19:00etan eta saioa 19:30ean hasiko da. Lehendabizi Aiaraldeko Alfreedom bertso sorta idatzizko taldeak kantatuko ditu prestatutako bertsoak, ondoren jokatuko da finalaurrekoa.
Aramaioko taldean bertsotan egingo dutenak dira Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa,. Gasteiztarrak, berriz, Aroa Arrizubieta, Unai Anda, Maddalen Arrausi, Xabier Antia eta Mikel Martin.
Gai jartzaile lanetan Nieves del Alamo ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Iker Elexpuru (Aramaio), Eli Zaldua (Gasteiz) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Patxi Aizpurua.
Albiste osoa hemen https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2018/albisteak/amurrion-2finalaurrekoa