Arabako Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa izan da Araiako gaztetxean. Arabar Errioxako txandrio eta Aramaixoko sobrak taldeak lehiatu dira bertan. Arabar Errioxako taldea gailendu da saioan, beraz Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.
Giro bikaina izan zen Kuadrillarteko 1.finalaurrekoa jokatu zen Araiako gaztetxean. Pikoteo txiki baten ostean Araiako lagun kuadrilla batek prestatutako bertso sortarekin hasi zen saioa; ondo azaldu zuten nolakoa den Araia, egiten duen hotza eta nola bizi diren.
Arabar Errioxako txandrio taldearen izenean Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea bertsolariak aritu ziren kantuan. Aramaixoko sobrak taldearen izenean Unai Etxenausia, Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.