Arabar Errioxako Txandrio eta Aramaixoko Sobrak taldeak 1.finalaurrekoan Araian

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da larunbatean, Araiako Gaztetxean, 19:30ean hasita. Bertan erabakiko da Gasteizko finalean, martxoaren 17an izango den lehen taldea zein izango den.

Arabar Errioxako Txandrio eta Aramaixoko Sobrak taldeak izango dira aurrez aurre larunbatean, Araiako Gaztetxean. Pikoteo bat eskainiko da 19:00etan eta saioa 19:30ean hasiko da. Lehendabizi Araiako bertso sorta idatzizko talde batek kantatuko ditu prestatutako bertsoak, ondoren jokatuko da finalaurrekoa.

Albiste osoa hemen: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2018/albisteak/1-finalaurrekoa-araia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago