Finalaurrekoak erabakita, Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan

Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira lehen faseko azken sei saioak. 

 

Bat-bateko hamalau saio jokatu dira Kuadrillartekoarenlehen fasean. hamalau talde parte hartzailetik sei sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera, hauexek:


-Txandrio (Arabar Errioxa), A ligako irabazlea
-Aramaixoko Sobrak, B ligako irabazlea
-Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), D ligako irabazlea
-Sumendi bete poto (Gasteiz), E ligako irabazlea
-Bapateroak (Gasteiz), 1.a sailkapenaren arabera
-Errekaleor birizik!, 2.a sailkapenaren arabera

Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:
-Otsailak 17, larunbata, Araiako Gaztetxean
Txandrio (Arabar Errioxa) vs Aramaixoko sobrak

-Otsailak 24, larunbata, Amurrioko Gaztetxean
Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) vs Bapateroak (Gasteiz)

-Martxoak 3, larunbata, Aramaioko Sastiñan
Sumendi bete poto (Gasteiz) vs Errekaleor Birizik!

Saio bakoitzeko kronika, argazkiak eta bertso sortak ikusteko hemen:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2018/albisteak/finalaurrekoak-erabakita

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago