Eman izena Arabako bertso eskoletan

Araba osoan zehar barreiatutako bertso-eskoletan izena emateko “Bertxoratu” kanpaina martxan dago. Ateak zabalik daude bertso-mundura gerturatu nahi duen edonorentzat. Ikasturte honetan inoiz baino talde gehiago ipiniko dira martxan. Eman izena, etorri bertso eskolara!

Euskaraz bizi nahi duzu, euskaraz jolastea gustuko duzu, sortu egin nahi duzu, lagun artean ondo pasa nahi duzu, inprobisatzen ikasi nahi duzu… Zatoz bertso eskolara! Eman izena, klikatu hemen.

Albiste osa hemen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago