Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan dago

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2017ko mai. 2a, 11:25

Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute, zortzi herritan.

Udaberri honetan Altxa Kopla Hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, sei gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Zortzi herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Maiatzaren 5ean Araian hasiko da.

Saio guztiak hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/altxa-kopla

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide