Gaur aurkeztuko dute Bertsoa Bizi Gazte bideo klip lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak BERTSOA BIZI GAZTE BIDEOKLIP LEHIAKETAREN kartela, araudia, egutegia eta WEB gunea aurkeztuko dituzte martxoaren 9an. 2017ko martxotik maiatzera bitartean 14-18 urte bitarteko gazte taldeentzat antolatutako lehiaketa da.

MOTIBOA: BERTSOA BIZI GAZTE LEHIAKETAREN AURKEZPENA

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak 2017ko martxotik maiatzera bitartean 14-18 urte bitarteko gazte taldeentzat antolatutako BERTSOA BIZI GAZTE BIDEOKLIP LEHIAKETAREN Aurkezpena, kartela, araudia, egutegia eta WEB gunea.

PARTE HARTZAILEAK

  • ARABAKO FORU ALDUNDIAREN IZENEAN: IGONE MARTINEZ DE LUNA (Euskara, Kultura eta Kirol diputatua) ETA JOKIN LARRAÑAGA (Euskara zerbitzua)

  • ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN IZENEAN: JULEN ZULAIKA eta OIHANE PEREA

  • BERTSO MUSIKATUAK eta RAPa euskaraz ZUZENEAN: JULEN ZULAIKA, IKER PASTOR, IÑAKI VIÑASPRE, OIHANE PEREA eta PAULA AMILBURU

  • GRAFITERO batek lehiaketako irudia amaituko du panel batean.

 

EGUNA: 2017-03-09, osteguna

TOKIA: Ignacio Aldecoa Kultura etxean

ORDUA: 17:30ean

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago