Bigarren itzuli honetako saioetan hamalau bertso puntuagarri kantatu behar izan dute bertsolariek. Legution, ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 248 puntu. Aurreko saioan lortutako puntuekin batera Iñaki Viñaspre da puntu gehien eskuratu duen bertsolaria. Bertsolari guztiek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez.