Dulantzin Asier Otamendik irabazi du

Asier Otamendik irabazi du Dulantzin

Dulantzin, 1.itzuliko azken finalaurrekoan, Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena, 85 bertsozaleen aurrean. Inauterien ondoren 4.finalaurrekoa jokatuko da Legution.

Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Dulantzin jokatu zen txapelketako 3.finalaurrekoa. Oholtza gainean, Lierni Altuna gai emailearen agindutara sei bertsolari egon ziren; Ander Solozabal Kortabarria, Izar Mendiguren Cosgaya, Oihane Perea Perez de Mendiola, Asier Otamendi Alkorta, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona eta Paula Amilburu Izargarai. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu.

Datorren asteburuan ez da saiorik egongo. Martxoaren 4an , Legution, 2.itzulia abiatuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago