Kurdistan eta Sardiniako inprobisatzaileak bertsolariekin batera Aramaion

“Europa bat-batean. Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa” antolatu dute uztailaren 11tik 16ra Donostian Mintzola Ahozko Lantegiak eta DSS2016EU-k. Topaketa horien aurretik, apirilaren 16tik 23ra girotze saioak egiten ari dira eta Aramaion izango dira.

Bertan Kurdistan eta Sardiniako inprobisatzaileak arituko dira, Xabi Igoa eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin batera.

 

Aramaioko saioa  apirilaren 23an izango da Kultur Etxean, arratsaldeko 19etan hasita. Sarrerak 5€ balio du, egunean bertan salgai ipiniko dira saioa hasi baino ordubete lehenagotik.

Saioan kantu inprobisatuaren hiru adierazpide entzuteko aukera izango da: Euskal Herriko bertsolariak, Sardiniako cantadoriak eta, Kurdistango dengbêja. Itsaso Paiak aurkeztuko du saioa eta inprobisatzaileen jarduna segitu ahal izateko euskarara bat-bateko itzulpena eskainiko da.

Honako inprobisatzaileak dira Iruñeko saioan parte hartuko dutenak:

Bertsolariak: Xabi Igoa eta Beñat Gaztelumendi

Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana

Dengbêja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala

 

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatu dute ekitaldi hau, Arabako Foru Aldundia eta Aramaioko Udalarren laguntzarekin.

 

Aramaioko saioaz gain, apirilaren 16tik 23ra beste sei saio egiten ari dira Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea Markina-Xemein eta Uztaritzen.

 

“Europa bat-batean” egitasmoaren inguruko informazio osoa www.europabatbatean.eus webgunean aurkituko duzue.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago