Bertso-saioak dohainik antolatzeko eskaintza publikoa

2016an, Arabako elkarteei, entitate publikoei (udalak, kontzejuak) eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko egitasmoa da ARABA BERTSOZALE. Martxoaren 11a eskaera egiteko azken eguna.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, aurkezteko epeak... hemen

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/araba-bertsozale

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago