Arabako Bertso-Kuadrilla Arteko bigarren topaketa egin zuten larunbatean Laudion. Herrian San Blas Azoka zela aitzakia hartuta, egun osoko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek.
Denera lau talde aritu ziren kantuan: "Txandriotarrak", "Aizkorak Zorroztu", "Errexala" eta Aiaraldea.
Goizean Laudioko tabernetan barrena ibili ziren. Basalarrina Elkartean bazkaldu ondoren, berriz, kopla saioa egin zuten arratsaldeko 16:30ean hasita.
Topaketaren informazio guztia hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/urtarrilak-30-laudio