Aritz Erkiagak bi final jokatuko ditu lau eguneko epean eta lehenengoa Gasteizen izango da, Araba Euskarazeko finalean. Biscayne Cup-eko finalaz geroztik lehen aldiz, elkarren aurka jokatuko dute Erkiagak eta Johanek. Azken hau garaile atera zen Floridako "Biscayne Cup"-ean eta bi aurrelariek beste final bat, "errebantxa" jokatuko dute Gasteizko Olaben.
Daniako finalean beste protagonista bat ere izan zen, Imanol Lopez zumaiarra. Bigarren setaren hasieran zesta puskatu eta ezin izan zituen Estatu Batuetako zaleak nahi bezala agurtu. Orain, bikotea aldatutako jokatuko du "errebantxa" eta Erkiagak Zabalaren laguntza izango du atzean. Finalaurrekoetan, Aaron-Basque eta Urreisti-Del Rio bikoteak kaleratu zituzten.
Aurtengo honetan, arabar bat izango da Araba Euskarazeko finalean. Gizonezkoetan, etxeko biak kalean geratu dira (Aaron eta Del Rio) baina emakumezkoetan, finalera sailkatu da Maite Ortiz de Mendibil, Andetxako aurrelaria. Frida zumaiarrarekin batera, Lur Lejardi eta Oaia Otañoren aurka jokatuko dute finala.
Euskal Telebistak bere lehenengo katean eskeiniko ditu partidak, ostiralean bertan, gaueko 22.15tatik aurrera.