Erkiagak eta Zabalak, gizonezkoetan, garaiz erreakzionatu dute; Lur Lejardi eta Oaia Otañorentzat izan da, emakumeetan, garaipena.

Erabiltzailearen aurpegia Araba Euskaraz 2026ko martxoaren 7a

Araba Euskaraz Jai Alai Master Series
Jai Alai League zirkuitu ofizial bateratua.
1. finalerdiak
 
LUR-OAIA v HELENA-MAIALEN: 15-10, 10-15, 5-4
ERKIAGA-ZABALA vs AARON-BASQUE: 11-15, 15-14, 5-4

Desenpatean eta tanto bakar batengatik. Horrela bukatu dira Araba Euskaraz Master Seriesko lehen jardunaldiko bi partiduak. Emozio handiko bi neurketa eta protagonistek asko izan dute jokoan, batez ere Ligarako puntuei begira. Azkenean, tantu bakar batengatik baina Lur Lejardi eta Oaia Otañorentzat izan da, emakumeetan, garaipena. Markina-Xemeingo aurrelari biziak emaitza onen joerari eusten dio. Eta gizonezkoetan, galtzen hasi arren, azken unean hirugarren seta behartu dute Erkiagak eta Zabalak eta tantu gutxiago egin arren partida irabazi dute. Ispasterkoari Winter Seriesean gertatu zaionaren kontrakoa (tantu gehiago egin eta partidak galdu).

Berriatuko Master Seriesa irabazi eta gero, bere joko bizi eta emaitza onekin jarritzen du Lur Lejardi, puntista elektrikoak. Denboraldiko lehen txapela bereganatu zuen eta Gasteizkoan ere, gutxienez, finalean izango da. Gogor sartu dira partidan (4-0) eta zazpi tantuko aldea ere lortu dute (10-3). Hala ere, Helena Barrenetxeak eta Maialen Aldazabalek partidan sartzea lortu dute eta bide batez, seta itxuratzea (15-10), eta bigarren jokoan, joera horri eutsi eta beraiek izan dira nagusi. Jokoan seguru eta tantuak eginez (10-15). Desenpateko jokoan, 0-3 aurreratu dira Helena eta Maialen, partida eskuan izan dute baina hiruna berdindu dute moreek, 4-3 ere aurreratu dira eta azkenean 5-4 irabazi dute finalaurrekoa. Erremate onak utzi ditu Lejardi ahizpetan gazteenak.

Gizonezkoetan, izerdia bota behar izan dute Erkiagak eta Zabalak, Araba Euskarazeko finalera sailkatzeko. Lau pilotariek jokatu dute maila onean baina inor azpimarratzekotan, Thibault Basque aipatu beharko litatzeke nahiz eta partida galdu. Lehen jokoan, Erkiagaren erremateei txapa gaineko, sahietseko eta txik-txak batekin erantzun die Aaronek. Zazpina, bederatzina eta hamarna berdindu ondoren, ihes egin dute berdeek eta Aaronek itxi du jokoa, horma-biko batekin (11-15). Bigarren seta ere oso parekatua izan da, nahiz eta berdeek beti tanto bateko edo biko aldea izan (1-2, 2-3, 3-4, 4-5, 5-6, 8-11, 10-12, 11-13).

Hala ere, azken txanpan jokoa berdindu (13-13, 14-14) eta seta bereganatzea lortu dute bizkaitarrek (15-14) hirugarren eta azken jokoa ere, tantu bakarrarengatik irabazteko (5-4). Maila oneko partida izan da, erremate politekin. Gaurko irabazleek Johan-Lopez edo Urreisti-Del Rio izango dituzte finalean parez-pare. Emakumeetan aldiz, Maite-Frida edo Sorozabal-Romane izango dira bigarren finalerdietako lehiakideak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago