Martxoaren 6tik aurrera, Gasteizko Olabe pilotalekuak Araba Euskaraz Master Serieseko 4. edizioa hartuko du, gizonezkoen Jai Alai Leagueko 5. proba puntuagarria, eta Aritz Erkiaga izango da erakargarri nagusia. Ispasterreko puntista, saskiko "Messi" bezala ere kalifikatua, Ligako sailkapenean puntuak batzeko gogoz dator Gasteizera, Berriatuko Master Series (txapelduna) eta Floridako Biscayne Cup (bigarren postua) txapelketetan emaitza onak lortu dituen, hala moduzko Winter Series baten ostean.
Erkiaga une honetan hirugarren postuan dago aurrelarien sailkapenean, eta postu horrek Lauko Finalean sartzea ziurtatuko lioke, baina, jakina, oraindik denboraldi asko dago aurretik, eta helburua txapelketaz txapelketa puntuak lortzea da.
Erkiaga eta Zabala izan ziren lehen zesta-puntako Winter Series txapelketako txapeldunak eta bihar Olaben Aaron Gonzalez de Matauko (26 urte) aurrelari gasteiztarraren eta Thibault Basque Lapurdiko atzelari handiarekin neurtuko dute indarra, Gernikan Eusko label Winter Series txapelketa irabazi berri duen atzelariaren aurka, hain zuzen ere.
Emakumezkoen finalerdia
Gasteizko Jai Alai klubaren kiniela batzuekin hasiko da jaialdia, eta ondoren emakumezkoen finalerdia izango da, Lur Lejardi eta Oaia Otaño, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabalen aurka. Emakume pilotari hauek Winter Series txapelketa jokatzen ari dira egunotan Durangoko Ezkurdin. Emakumezkoen Liga 2024an sortu zen, bigarren edizioan gaude eta Gasteizko proba egutegiko hirugarrena da, Berriatua eta Durangoko Masterren ondoren.
Datorren martxoaren 13an bigarren finalerdiak jokatuko dira, Lopezen parte hartzea azpimarratuz (udaberrian erretiratuko da), eta martxoaren 20an izango da final handia.
Hiru jardunaldietaz gozatzeko BONUAK eta SARRERAK www.arabaeuskaraz.eus eta www.eramanjaialai.com webguneetan eskuragarri:
- A finalerdirako sarrera: 10 € (gastuak barne)
- Adingabeeek 5 €-ko sarrera soilik leihatilan
- Bonua (20 €). Eskuratzeko azken eguna, martxoaren 6a.
Azkar ibili eta ziurtatu zure eserlekua prezio murriztuan.