B-finalardian arabarren txanda izango da, nor baino nor, martxoaren 21eko final handietarako txartela lortzeko.
Batetik, nesken kategorian Maite Ortiz de Mendibil arabarrak, egungo aurrelari onenetakoa, Arai Lejardirekin batera saiatuko da Oihana Sorozabal eta Frida Watkins bikotea kanporatzen. Olabe pilotalekuan jokatu diren Araba Euskaraz lehiaketako aurreko bi edizioetan txapela lortzeko zorian izan da eta hirugarrenean lortu egin nahi du. Bestetik, mutilen kategorian, Julen Del Rio gasteiztarra kantxetara itzuliko da, lesioa gaindituta. Bera da gizonekoen Arabako puntistarik onena. Azken denboraldian, Ligako txapelketa garrantzitsuenak jokatu ditu eta Eusko Label Winter Seriesean era parte hartu du. Aurtengo edizioan, lesioa izan du Gernikan eta Araba Euskaraz Jai Alai Master Seriesean berragertuko da. Bere publikoaren aurrean, Aritz Erkiagarekin batera, iaz irabazitako txapela defendatu nahi du Julenek bere eskuin besoko "kañoia" eta kantxaren ezagutza erabilita. Beraien lehenengo aurkariak Gasteizko Olabeko pilotalekuan Xabi Barandika eta Jon Zabala "Bullet"-ek osatutako bikote indartsua da.
B-finalerdia eta finalerako sarrerak ON LINE
MARTXOAK 14 - OSTIRALA
[Gasteizko Olabe pilotalekuan]
ORDUTEGIA:
- 18:00 Leihatilaren irekiera
- 18:15 Frontoiko ateen irekiera
- 18:30 Gasteiz Jai Alaiko umeen kiniela
- 19:00 Lehen finalerdia
- 20:15 Bigarren finalerdia