ZERGATIK, NOREN ALDE, NOIZ, NOLA ARABA EUSKARAZ 2025?

Erabiltzailearen aurpegia Araba Euskaraz 2024ko abe. 2a, 12:58

Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen heldu den urteko jaia. Olarizun ospatuko da ekainaren 15ean, Arabako zortzi ikastolek bat eginda, eta urte osorako egitaraua  ere izango  du. Zortzi ikastolak eskuz-esku, auzolanean, arituko dira urte osoan zehar antolatuko diren ekintzetan. Bastida ikastola 1979. urtean sortu zen bederatzi ikaslerekin. Gaur egun 175 ikasle ditu, eta Bastidakoak ez ezik, Euskal Herritik kanpo bizi diren hainbat ikasle ere hartzen ditu. Eskualde erdaldunean kokatuta egonik, euskalgintzan eragile nagusietakoa da Bastida ikastola, ikastola barruan bezala, herrian ere eragiten diharduelarik euskara biziberritu dadin, Euskaraz Bizi programaren bitartez.

2025eko Araba Euskarazen bitartez hauek dira ikastolak lortu nahi dituen helburuak:

  • Bastida Ikastolatik Euskararen eta Euskal kulturaren alde egiten dugun lanari garrantzia ematea: 45 urtez etengabe auzolanean aritu gara Bastidan Euskara eta Euskal kultura zabaltzen. Herrian eragiten.
  • Bastidan eta Arabar Errioxan Euskararen eta Euskal kulturaren alde eragitea: euskararen eta euskal kulturaren transmisioa eta biziberritzea ditugu helburu, eta, ezagutzaz gain, erabilera, sormena eta gozamena bilatzen ditugu.
  • Bastida Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta sendotzea: proiektuan parte hartuko duten familia eta bidelagun berriak lortzea.
  • Ikastolako proiektuari jarraipena emateko finantzazioa lortzea: Ikastolan egin behar diren inbertsioei aurre egiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago