Goi-mailako lehia, ikuskizuna eta ligarako mila punturekin dator Araba Euskaraz Jai Alai Master Series

Erabiltzailearen aurpegia Araba Euskaraz 2024ko api. 8a, 11:02

Iaz, lehendabiziko aldian Araba Euskaraz Open Series jaialdiak erantzun paregabea jaso ostean, are sendoagoa eta luzeago dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioa. Bigarren urtez, Gasteizko Olabe pilotalekuak emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo izarrak hartuko ditu Arabako ikastolen aldeko jaialdian. Lehen finalerdi bikoitza apirilaren 13an jokatuko dira, bigarren finalerdi bikoitza apirilaren 19an eta final bikotza handia apirilaren 26an. Goi-mailako lehia honen ikuskizuna bertatik bertara bizitzeko bonuak dagoeneko salgai daude.

TXAPELKETA OSORAKO BONUAK ON LINE SALGAI

Dagoeneko eskuragarri daude Araba Euskarazeko web orrian txapelketaren hiru jardunaldietarako baliagarria den bonua 10 €-ko (+ kudeaketa gastuak) prezioan. Bonuak soilik on-line eskuratu ahal dira. Lehenengo eta bigarren finalerdiko zein finalerako eguneko sarrerak on-line erosteko epea, datorren apirilaren 3ko eguerdian irekiko da, 5 €-ko (+kudeaketa gastuak) salneurriarekin finalerdi bakoitzaren kasuan, eta 7€-ko (+kudeaketa gastuak) prezioan finalaren kasuan. Eguneko sarrerak erosteko on-line salmenta kanala partida bakoitza hasi baino bi ordu lehenagora arte egongo da irekita, alegia, partida egun bakoitzeko arratsaldeko bostak arte.

Leihatilari dagokionez, partida egun bakoitzean, jaialdia hasi baino ordubete lehenago irekiko da eguneko sarrerak eskuratu ahal izateko, arratsaldeko seiretan hain zuzen ere, 7 €-ko prezioan finalerdi bakoitzaren kasuan eta 9 €-ko prezioan finalerako sarbidea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide