Gasteizko Olabe pilotalekua Jai Alai Leagueko egoitzeko bat ARABA EUSKARAZen aldeko zesta-punta txapelketari esker

Erabiltzailearen aurpegia Araba Euskaraz 2024ko mar. 20a, 09:52

Jai Alai League, zesta puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa puntuagarri izatera igaroko da, tartean, apirilaren 13tik 26ra, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko den Araba Euskaraz Jai Alai Master Seriesa.

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, iaz Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean ekindako bidean beste urrats bat eman dugu hiru jardunaldiko txapelketa puntuagarriarekin Gasteizen. Iaz eman genuen lehen pausoa
jardunaldi bakarreko jaialdia antolatuta elkarlanean eta izan zuen arrakastaren ondoren, aurten Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak
batzen dituen Jai Alai Leagueko egoitzeko bat izango da Gasteizko Olabe pilotalekua Araba Euskarazen aldeko zesta-punta txapelketari esker. Iazko Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdi arrakastatsuaren segida gisa, Gasteiz egoitza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Master kategoriako txapelketa handi batekin Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala izatera pasa da. Aurtengo txapelketan, iaz bezala, bukatu berri den Durangoko Euskotren Women Winter Serieseko puntistek ere jokatuko dute. Aurtengo beste berritasuna Gasteizen, Gasteiz Jai Alai Eskolako umeak beraien dohainak erakusteko parada izango dutela da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago