Hogei urte baino gehiago pasa dira Mendizorrotza kiroldegiko padel pistak ireki zituztenetik. 2025 urtera bitartean, ordea, pista enblematiko hauek itxita egongo dira. Arrazoia, noski, obrak dira, izan ere, hogei urte eta gero pistak hondatu dira eta mantentze lanak behar dituzte. Bereziki pisten zorua erabat hondatuta dago, eta erreforma bat behar du.
Baina, nora joan gaitezke orain?
Albiste txarra dirudi padel jokalarientzat, baina hainbat aukera daude hirian padelean jokatzeko. Bi multzotan banatu ditzakegu beste aukera hauek: pribatuak eta publikoak. Pribatuen artean, aukera ugari daude, eta nagusienak Bakh, Estadio, Padel Norte, La Peña, Jundiz eta VivaGym dira. Publikoen artean aukera gutxiago daude, baina alde ona daukate: edonor sar daiteke udal-tasa ordainduta, noski, Internet bidez erreserba egin eta gero. Honako hauek ditugu: Ibaiondo, San Andres (estalitako pistak) eta Gamarra (aire zabaleko pistak). Padel jokalariak ez dira gehiegi kezkatu behar Mendizorrotzako pisten obrengatik, izan ere, beste aukera ugari daude kirol interesgarri hau jokatzen jarraitzeko.