Alavesek ez du inor fitxatu; ez oraingoz, behintzat. Hori egia bada ere, taldearen bulegoan lana egiten ari da, batez ere babesleen inguruan. Lan horren ondorioz, taldeak atera ditu bere hurrengo denboraldirako janzkera berriak, eta babesle txinatar berri batekin akordioa lortu dute, bi egunetan soilik.
Babesle berria
Babesle berriaren izena Dexin News da. Ez zenuen ezagutzen? Normala da, webgunearen domeinua 2024. urte honen hasieran erregistratuta baitago. Webguneak ez dirudi lehen dibisioko babesle bat merezi duenik, ez baitu legezko informaziorik, ez baitu SSL ziurtagiririk (webgunea segurua dela frogatzeko), eta ez baitu 50 albiste baino gehiago. Alavesek justifikatu du enpresak beste zerbitzu batzuk ematen dituela, eta klubari edukia sortzen lagunduko diola.
Babesle arraro horretatik zerbait positiboa atera badaiteke, diru-sarrerak dira. Jakinarazi da babesle txinatar berri horrek LEAk baino askoz diru-sarrera gehiago emango dituela, eta klubarentzat zerga positiboa emango duela ekonomikoki. Hala ere, zaleak apur bat nahasita daude akordioagatik, eta ez dira erabat fidatzen.
Janzkera berriak
Jendea, behintzat, oso pozik dago ekipazio berriekin. Beti ikusi izan da kluba eta hiria oso lotuta daudela, eta, kasu honetan, are gehiago. Jatorrizko janzkera klasikoaren antzekoa da, baina marra urdin gutxiagorekin, eta erdian lerro urdin fin-finak dituen zuriarekin. Inor atsekabetzen ez duen kamiseta.
Baina zale guztiek maite dutena bigarrena da. Kamiseta oinarrizkoa da, kolore zurikoa, baina hiria kamisetaren erdian marraztuta dauka; zehazki, Gasteizko erdialdea eta alde zaharra. Zaleak kamiseta honekin maiteminduta daude, eta Alavesek oso ondo egin du horrela diseinatzen.
Eta hauek dira Deportivo Alavesen bi albiste berriak, babesle berria eta ekipazio berriak, uztailetik denboraldi berrirako fokalizatuz.