Hamabost urte ez dira egunero betetzen, eta Bakh-ek aste honetan ospatuko du bere 15. urteurrena, urriaren 16tik 22ra bitartean. Adin eta gustu guztientzako jarduera asko izango dira Bakh eraikinean; eta horietako batzuk bazkide ez direnentzat ere eskuragarri izango dira. Beraz, edonork gozatu ahal izango du ospakizun honetan.
Ikuskizun ugari egongo dira, eta lehena Julen Axpe umorista ospetsuaren bakarrizketa izango da, publikoa barrez leherrarazteko. Gainera Potxin eta Patxin pailazoak ere Bakhen izango dira beste egun batean. Fitness arloan ere askotariko ariketak izango dira, baita hainbat kiroletako klase gidatuak ere; Bakh-eko bazkide izan gabe ere gozatzeko aukera egongo da, eta, beraz, programako hitzordurik deigarriena izango da bisitarientzat. Gainera, igerilekuan beste ariketa asko egongo dira, adibidez: Aquagym, yoga igerian...
Izotz-pistak ere izango du protagonismoa, hainbat jarduera ireki hartuko baititu. Gainera, txikienentzako jarduerak ere egongo dira, eta gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute: aurpegiak margotzea, txokolatadak... Gastronomiaren zaleentzako sukaldaritza tailerrak ere izango dira. Azkenik, Buesa Arenan jokatuko diren hiru partiden prebiak gozatu ahal izango dira eraikinean, Bakh-ek ez baitu aukera hori alferrik galdu nahi izan.
Kontsultatu programazio osoa hemen.