Baskoniako zaleak lasai egon daitezke, taldeko jokalaririk garrantzitsuenak 2026ra arte jarraituko baitu. AEBetan jaiotako jokalariak bi urtez berritu du bere kontratua Gasteizko taldearekin, negoziazioen ondoren. Bai zaleak bai taldea pozik egon daitezke "0" dortsala taldeari gehitzen jarraituko duelako, bai Ligan bai Euroligan.
Aurreko denboraldietako bere estatistikek eta aurtengo denboraldi hasierak beren kabuz hitz egiten dute. Bere lorpen handienen artean, garrantzitsuena da joan den denboraldiko Top 5ean sartzea, Ligak berak egindako ranking batean. Badirudi aurten ere lan ona egin dezakeela, lehen jardunaldian MVP' izan baitzen. Gaur jokatuko du bere lehen partida kontratu berriarekin, Madrilen aurka, denboraldiko partidarik ikusgarrienetako batean.
Kontratuaren iraupena ez da oso luzea, baina Baskoniaren ohiturak kontuan hartuta, ez dago gaizki. Jokalari askok denbora gutxirako sinatu ohi dute klubarekin, laster NBAra jauzi egitea espero baitute. Hori ez da Howarden kasua, horretarako maila duen arren Europako talde arabarreko idoloa izaten ari baita.