Datorren kurtsoan Lehen Mailan jokatuko duen Alaves taldeak pilak jarri ditu fitxaketekin, eta kalitatezko bi jokalari ekarri ditu Gasteizera. Kluba eta zaleak hunkituta daude itxitako kalibre handiko bi fitxaketen ondoren. Bi jokalariek dena emango dute mailari eusteko helburua betetzeko.
Antonio Blanco bueltan da
Argazkia: Alaves
Antonio Blanco Real Madriletik iritsi da, oraindik ezagutzen ez den diru kopuruaren truke, eta 2027ra arte sinatu du. Zaleek jokalaria ezagutzen dute jada, izan ere, aurreko denboraldian paper garrantzitsua jokatu zuen Alavesen igoeran, eta jokalari nabarmena izan zen zelaiaren erdialdean.
Badakigu Antonio Blancok bertute ugari dituela; besteak beste, bere paseak bikainak dira eta baloiaren erabilera dotorea du. Argi dago Blancok paper garrantzitsu bat izango duela hurrengo denboraldian. Erdilariak erronka berri bati ekingo dio, Europako txapeldunorde izan ondoren.
Giuliano Simeonek golak jarriko ditu
Argazkia: Alaves
Diego Simeone entrenatzailearen semea Alavesen izango da datorren denboraldian. Argentinan jaiotakoa, Giuliano Atletico Madrilen ibili da bere bizitzaren parte handienean, aurreko denboraldia izan ezik. 22/23 denboraldian, Simeonek Bigarren Mailan jokatu zuen, Zaragozan; bertan, aurrelariak 36 partidu jokatu eta 9 gol sartu zituen.
Simeonek golak gehituko dizkio Alavesi, eta kluba eta jokalaria bat datoz esatean Lehen Mailarako prest dagoela. Jokalaria lagata iritsiko da denboraldi baterako, eta horren ondoren Atleticora itzuliko da.