Egun bat Monster Truck ikuskizuna Gasteizera iristeko

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko eka. 30a, 06:00

Monsters World Tour Gasteiztik pasako da uztailaren 1ean, Donostian izan eta gero.

Asteburu honetan hainbat kirol jarduera egingo dira Gasteizen. Frantziako Tourrari Monster Truck ikuskizun ikaragarria gehituko zaio Iradier Arenan. Uztailaren 1ean, larunbatean, Monster Trucken gidari ospetsu asko maniobra sinesgaitzak egingo dituzte.

SN_2023052700672

Larunbatean ikusi ahal izango den Monster Truck bat. Argazkia: Monsters World Tour

Nortzuk dira gidariak?

Gidariak zineman parte hartu duten aktoreak dira. Alemaniatik, AEBetatik eta Espainiatik datoz, eta pelikula famatu asko egin dituzte. Adibidez, Misión Imposible edo James Bond. Gidariek derrapatze ezinezkoak eta bost metroko jauziak egiteaz arduratuko dira. Gainera, AEBetako sari gehien irabazi dituena, Race Monkey, Gasteizen egongo da bere maniobra sinesgaitzenak egiten. Bere kotxea gurpil handienak dituena da, beraz, hainbat kotxe zapaldu ahal izango ditu askotariko akrobaziak egiten dituen bitartean.

SN_2023052700363-2

Monster Truck erraldoi bat. Argazkia: Monsters World Tour

Zer ibilgailu egongo dira?

Beheko irudietan agertzen diren kotxeak egongo dira, eta Monster Truck horiek ikuskizunaren protagonistak dira. Zoragarria da ikustea hain handiak izanik horrelako akrobaziak egiten dituztela. Gasteizko autoak desegiteko guneak hamabi kotxe zahar eskaini dizkio Monsters World Tourri, ibilgailu erraldoiek txatar bihurtzeko. Monster Truckak eta zapalduko dituzten kotxe zaharrak kenduta, bestelako ibilgailuak egongo dira ere, beste munduko akrobaziak egiten. Quad-ak, traktoreak eta turismo asko txatar bihurtzeko zorian egongo dira, jauzi epikoak egin ondoren.

SN_2023052700446-2

Quad-ak Monsters World Tour-en hitzaldi batean. Argazkia: Monsters World Tour.

Zer espero dezakegu?

1.400 CV baino gehiagoko autoek eta leherketek egin ditzaketen jarduera ero eta arriskutsuenak bakarrik espero ditzakegu. Badakigu emanaldi bat Mad Max pelikularekin zerikusia izango duela, pelikula horren eszena bat antzeztuko baitute. Horrela, 80. hamarkadara eramango dituzte ikusleak, garai hartan oso ezaguna zen filmarekin. Eszena horretan, pertsona batek sutan dagoen auto bat eramango du, eta, gainera, inork ez du gidatuko, pilotua ibilgailuaren sabaian egongo baita.

SN_2023052700513

Ikuskizunaren eszena arriskutsu bat. Argazkia: Monsters World Tour

Noiz izango da?

Hasieran esan dugun bezala, ikuskizuna uztailaren batean ikusi ahalko da, 19:30etik aurrera. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena du, beraz, hortik abiatu gaitezke noiz bukatuko den jakiteko. Iradier Arenan izango da Gasteiz espekatukulu amerikarrekin blaituko duen ikuskizun basatia. Oraindik sarrerak saltzen ari dira larunbatean Iradier Arenan egoteko, eta webgune ofizialean eskuratu ahal dira.

Monstertrucks (Monstertrucks) 2022 (64 de 78)

Monster Truck bat, jauzi erraldoi bat egiten. Argazkia: Monsters World Tour

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago