Eskubaloiko euskal selekzioak Gasteizen jokatuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko eka. 21a, 16:00

Euskal selekzioko jokalariak, txapelketarako prest. Argazkia: @EEF_FVascaBM

Junior selekzioko jokalariek Finlandiako selekzioa jasoko dute Corazonistas kiroldegian. Gainera, Bingen Beraiz eta Martin Santano gazte arabarrak izango dira euskal selekzioan.

Basque Country International Cup hastear da, eta hiru partidetako bat Gasteizen jokatuko du euskal selekzioak. Junior selekzioko jokalariek Corazonistas kiroldegian jokatuko dute Finlandiako selekzioaren aurka. Junior kategorian 21 urte baino gutxiago dituzten jokalariak daude, eta bi arabar izango dira aurten: Bingen Beraiz eta Martin Santano.

Euskal selekzioak ez du inoiz Finlandiaren aurka jokatu. Hori bai, 2021ean partidu berbera egon zen bi herrialdetako nesken selekzioen artean; partida hartan, finlandiarrek irabazi zuten puntu bat gehiago lortuta.

Gasteizko partidua ostiral honetan izango da, ekainaren 23an, Gasteizko kiroldegi mitikoan. 18:45etik aurrera ikusi ahal izango da gure promesa gazteak nola moldatzen diren.

KARTELA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago