AZKEN ORDUKOA

Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2025ko urt. 21a, 14:04

Glavistaren itxiera salatzeko mobilizazioa. Argazkia: AIARALDEA.EUS

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.

Albiste oso txarrarekin hasi da 2025 Aiaraldean. Izan ere, Guardian multinazioanalak jakinarazi du Laudioko lantegia itxiko duela eta bertan aritzen diren 171 langileak kaleratuko dituela. Badirudi Guardianek uztailean itxiko dituela ateak.

Langileen ordezkariek zabaldu dute zuzendaritzak (Jesus Rodriguezek eta Mario Ugartek) atzo izandako bileran aipatu zuela lan zama txikia dagoela, baina aitzakiatzat jo dituzte argudio horiek.

Aiaraldea hedabideak argitaratu du albistea eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Txabi Alvaradoren jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago