2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak Aiaraldeko bost bizilaguni, iazko greba feminista orokorrean eginiko zenbait ekintzengatik. 601 euroko isun bana jaso dute lau grebalarik, Tubacexen Laudioko lantegiaren aurrean eginiko piketeengatik. Bosgarren bizilagunak, aldiz, 100 euroko zigor ekonomikoa jaso du greba iragartzeko Urduñan eginiko agerraldiagatik, ekitaldi hori baimendutako tokian egin ez zela argudiatuta.
Ernaiko militantea da Tubacexeko piketean isundutako gazteetako bat. Hain zuzen, gazte antolakunde horretako Aiaraldeko zazpi kide isundu dituzte azken hilabeteetan, hainbat ekimenengatik (grebakoa tartean).
Aiaraldea hedabideak argitaratu du albistea eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Txabi Alvaradoren jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.