Mediku faltak eragin nabarmena izango du udan Aiaraldean. Ekainaren hasieran jakinarazi zuen Osakidetzak ordutegi eta zerbitzu murrizketak egongo zirela hainbat osasun zentrotan. Baina harago doa eragina. Izan ere, Amurrio eta Laudioko Etengabeko Arreta Guneetan ez da medikurik egongo uztaila eta abuztuko 20 egunetan.
Hala jakinarazi diote hainbat osasun langilek Aiaraldea Komunikabideari. Euren hitzetan, Laudio lau egunez egongo da medikurik gabe uztailean, eta Amurrio zortzi egunez. Egoera larriagoa izango da abuztuan: Laudion 16 egunez jardungo dute medikurik gabe, abuztuaren 15a (Jaietako txupinazo eguna) barne. Amurrion, aldiz, 12 egunez faltako da osasun langile profil hori.
Aiaraldea hedabideak argitaratu du albistea eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Txabi Alvaradoren jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.