Omniak prentsa oharra argitaratu du gaur jakinarazteko zergatik igaro den udal gobernu taldetik oposiziora. Alderdi independenteak azaldu du: "Erabakiak egikaritzeko eta kudeatzeko moduan erabateko adostasunik ez egotea arazo bat da Udalarentzat, eta erantzukizunez, zuzeneko kudeaketatik urruntzeko erabakia hartu dugu".
Hala ere, harremana ez dute apurtu EH Bildurekin eta "haiekin dagoeneko adostuta eta martxan dauden gaietan aurrera egiten jarraitzeko" asmoa iragarri dute.
Aiaraldea hedabideak argitaratu du albiste hau, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albiste osoa hemen duzu ikusgai.