Ezker Abertzaleko familia baten etxearen kontra egindako tiroaren egiletza argitu behar zuen epaiketa akordioarekin amaitu da gaur. 09:30ean hasi behar zen Gasteizko epaitegietan, baina akordioa erdietsi dute fiskaltzak, defentsako abokatuak eta akusazio partikularrak.
Negoziazio luzea izan da, eta horren ondoren Lezaman bizi den polizia ohiak onartu du berak egin zuela tiroa eta hiru urte eta bederatzi espetxe zigorra ezarri diote, kalteak eragiteagatik -200 euro ordaindu beharko ditu- eta gerra armak biltzeagatik.
Erabaki horrekin amaitu da bost urteko ibilbidea familiarentzat, baina ez, ordea, erasoaren egilearentzat, zeinak indultua eskatu eta lortu beharko du espetxean ez sartzeko. Edonola ere, horren alde ere egin du akusazio partikularrak, zigortuaren adina aintzat hartuta -ia 80 urte ditu-, besteak beste.
Aiaraldea hedabideak argitaratu du elkarrizketa eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Aitor Aspururen jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.