Astelehen honetan izan da Tubacexeko greba mugagabetik eratorritako laugarren eta azken epaiketa. Irailean izango zen berez, baina atzeratu behar izan zuten azkenean, bi ertzain ez zirelako bertaratu "administrazio hutsegite bategatik".
Oraingoan, aldiz, polizia guztiak agertu dira Gasteizko Justizia Jauregian, hamalau guztira, baina ez dute guztiek deklaratu. Izan ere, ertzainetako batzuk ez ziren 2021ko martxoaren 2021ean Saratxoko Tubacexeko piketean egon. Aurreko gauean bertaratu ziren, langileek bidean jarritako paleak kentzera. Gauzak hala, agente talde horretako kide bakar baten deklarazioa sartu dute epaiketan.
Gainontzeko poliziek, aldiz, ez dute bertsio bateratu bat plazaratu Tubacexeko piketean gertatutakoaren inguruan. Batzuek deklaratu dute ez zutela ezer ikusi, eta ez dute pertsona zehatzik identifikatu. Beste batzuk, aldiz, gazteen aurkako akusazioak mantendu dituzte.
(...)
Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.