36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigor eskaerak Tubacexeko hiru grebalariren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez / Aiaraldea.eus 2022ko abe. 3a, 11:00

Otsailaren 23an istiluak gertatu ziren Laudioko Tubacexeko lantegiaren aurrean. / Iñaki Montes

Eskualdeko langileak dira guztiak, eta kartzela zigorrei ez ezik isun ekonomikoei ere egin beharko diete aurre. Otsailaren 23an atxilotu zituzten auzipetuak, Laudioko Tubacex enpresako lantegiaren atarian gertatutako protestetan.

Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi dio langile bati, eta 14 hilabetekoa beste biri. Akusazio partikularrak, ordea, 36 hilabeteko kartzelaldia eskatu du beharginetako baten aurka. Horrez gain, isun ekonomikoak ere proposatu dituzte.

Hiru grebalariak lanuztearen 9. egunean egindako protestan atxilotu zituen Ertzaintzak. Egun horretan, lantegiko sarrera oztopatu zuten hainbat beharginek, zuzendaritzaren autobusari pasatzen ez uzteko. Istiluak berehala hasi ziren, eta oihartzun handia izan zuten irudiek.

 

Albiste hau AIARALDEA hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago