Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialak hackeatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2022ko ira. 29a, 09:00

Aiaraldea Komunikabidearen Youtubeko kontua itxi egin dute. / Argazkia: AIARALDEA.eus

Aiaraldea Komunikabidearen Youtube kanala lapurtu eta desagerrarazi dute. Twitter kontuan ere sartu dira. Horrez gain, aste honetan komunikabidearen Facebook kontuari ere egin diote eraso.

Hainbat eraso informatiko jaso dituzte azken astean Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialek. Azkena Youtubeko kanalak jasotako erasoa izan da. Erasoaren ondorioz, kanalaren izena aldatu eta Ethereum Update izena du orain Aiaraldea Komunikabidearen profilak. Komunikabideaz kanpoko edukiak ere plazaratu dituzte bertan, eta YouTubek kanala "betiko" itxi berri du, "komunitateko gida-lerroak urratzeagatik". Horrez gain, Twitter kontuan ere sartu dira, eta kripto-txanponei buruzko txioak sareratzeari ekin diote.

Aste honetan bertan, komunikabidearen Facebook profila ere hackeatu dute. Aiaraldea Komunikabideko lantaldea egoera konpontzeko lanetan da uneotan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago