Erreportajea

Tubacexeko langileen greba mugagabeak 200. eguna bete du

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abu. 30a, 08:00

Tubacexeko grebalariak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia ospatzen. / AIARALDEA.eus

Otsailean hasi eta sei hilabetez luzatu da 129 kaleratzeen aurka Tubacexeko langileek abiatutako greba mugagabea. Multinazionalak enplegua suntsitzeko asmoarekin aurrera jarraitzea erabaki du, eta beharginek grebari eutsiko diote. Astelehen honetan indarberrituta bueltatuko dira piketeetara.

200 egun bete ditu Tubacexeko langileek otsailean Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka abiatutako greba mugagabea. Gutxik pentsa zezaketen otsailaren 11n hasitako lanuzteak hain luze joko zuenik, baina sei hilabeteren ostean lan gatazkak bizirik jarraitzen du, eta agertoki berri baten atarian aurkitzen da.

Asteartean abuztuak 31 zuzendaritza eta langileen ordezkariak elkartu egingo dira irailetik aurrera multinazionalak indarrean jarri nahi duen Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen nondik norakoak adosteko helburuarekin, baina bilerak greba mugagabearen etorkizunaz eztabaidatzeko aukera ere jar dezake mahaigainean.

Langileek, ordea, greba mugagabeari eusteko asmoa berretsi dute 129 langileak berme osoz berrartuak izan arte

Izan ere, abuztuaren 30ean ezarri zuen Tubacexek Aiaraldeko plantak "errendimendu operatibo osoan funtzionatzen hasteko" epemuga.

Langileek, ordea, greba mugagabeari eusteko asmoa berretsi dute 129 langileak berme osoz berrartuak izan arte, eta, zentzu horretan, enpresaren azken hilabetetako mehatxu eta ultimatumek ez dute determinazio horrekin bukatu.

Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago