Urrats kolektiboa, Aiaraldearen defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2021ko eka. 3a, 08:30

Milaka lagun batu dira asteazken honetan Aiaraldean deitutako mobilizazio egunera. Lau orduko lanuztea egin dute eskualdeko lantokietan, 10:00etatik 14:00etara. Ostalari eta merkatari txikiek, aldiz, manifestazioetara batzeko jaitsi dituzte pertsianak.

Laudion egin da goizeko mobilizazioa, eta Amurrion arratsaldekoa. Antolatzaileek "historikotzat" hartu dute eguna, eta eskualdearen defentsan borrokatzen jarraitzeko deia luzatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago