Ehunka familien babesa jaso du Zabaleko eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez 2021ko mai. 31a, 06:00

Zabaleko Bizirik plataformak deituta, ehunka lagun mobilizatu ziren ostiralean Amurrion eskola publikoaren defentsan. Izan ere, Hezkuntza Sailak Amurrioko bi eskola publikoak batzeko asmoa adierazi du. Horren aurrean, eskola txikien beharra aldarrikatu dute, baita eskola publikoak "guztion eskola" direla ere.

Horrez gain, igandean kalera atera ziren berriro Zabaleko ikastetxearen itxieraren kontra. Argazki galeria hemen duzu ikusgai.

Bideo hau AIARALDEAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago