100 egun bete dituzte gaur Tubacexeko langileek greba mugagabean. Hori dela eta, mobilizazioa egingo dute 12:00etan, Laudioko lantegiaren sarreratik abiatuta.
Toki horretan egongo dira Aiaraldea komunikabideko kideak. Zuzeneko saio berezia eskainiko dute piketetik, 10:00etatik aurrera. Plato txiki bat atondu dute horretarako fabrikaren aurrean, eta grebako zenbait protagonista elkarrizketatuko dituzte saioan.

Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!