Laudioko gazte bat zauritu zen larunbatean Arrigorriagan, herri horretako adin txikiko batek labana sartu ziolako sabelaldean. 18:30ak aldera jazo zen gertaera, Urgoiti pasealekua kalean, eliza inguruan. Bi herrietako kuadrillen arteko eztabaida batean gertatu zen erasoa.
Geuria hedabideak eman du gertatutakoaren berri. Ertzaintzak, bere aldetik, prentsa oharra kaleratu du gertatutakoa azaltzeko. Poliziak 17:45ean jaso zuen pasealekuan gertatzen ari zen borrokaren gaineko abisua, herritar baten partetik. Udaltzainak eta ertzainak bertaratu ziren. Lehenengoak zauritua artatzen hasi ziren, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean. Bigarrenak, aldiz, erasotzailea bilatzeari ekin zioten, alde egin zuelako. Bidean topatu zuten arma: 15 zentimroko labana.
Albiste hau AIARALDEA hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.