Artziniegako Kultura Etxea konponduko dute, ia milioi bat euroko inbertsioa eginda

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 18a, 10:24

Bigarren solairua gehitu nahi diote azpiegiturari. / Artziniegako Udala

484.812 euroko laguntza jaso du Artziniegako Udalak eraikina berritzeko.

Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Planaren baitan, Kultura Etxea konpontzeko diru-laguntza eskuratu du Artziniegako Udalak. Joseba Vivanco alkateak azaldu duenez, legealdi honetan gauzatu nahi dituzte lanak. 

"Eginkizun garrantzitsu honetarako aurrekontua ia milioi bat eurokoa da", zehaztu du gobernuburuak. Helburua, eraikina bera atontzea da, "probetxu hobea ateratzeko". Horretarako, bigarren solairua gehitu nahi diote azpiegiturari, igogailua kokatu, berogailu sistemarekin hornitu eta egungo espazioak berrantolatu. "Ekinbide inportantea da Kultura Etxekoa, Artziniegak dituen beharrei erantzuteko", azpimarratu du Vivancok.

Albiste hau Aiaraldea.eus -ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago